Iruindarra da Serrano, eta Haitz_erroa izena duen pintura lana aurkeztu du. Euskarak mendeetan zehar irautea harriaren gogortasunarekin lotu nahi izan du. "Haitz hitzaren erroa zein doinua aipatzen ditu euskararen jatorriari erreferentzia egiteko", eta era horretan, iragana, oraina eta etorkizuna iradoki nahi izan ditu espazioan kokatu dituen hamar harri zorrotzekin.
Epaimahaiaren balorazioa
Epaimahaikideen arabera, arte garaikidearen praktika berrian pintura bigarren mailan geratu da, baina arteak ideia unibertsalekin lan egiten du eta pinturak nazioarteko eszenan jarraitu du, proiektu oso pertsonalei aurre eginda. Hala, Serrano horren adibide dela nabarmendu dute. "Figurazio kolorista baten bidez, pintura-ingurunean bertan oinarritutako lana egin du, autoerreferentziatik artistatzat duen esanahia zalantzan jarriz eta bidaiaren ideiarekin, pinturarekin, arketipoarekin eta subkontzientearekin lotura estua duten elementu narratiboak erabiliz".