Hiru zauritu Miguel Altunako egoitza berriaren parean izandako istripu ikusgarrian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 28a, 18:21

Ertzaintzak 17:50ean jaso du istripuaren abisua. GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Arrasatetik Bergararako noranzkoan, auto zuri baten eta kamioneta baten artean. Miguel Altuna institutuaren egoitza berriaren parean egin dute talka bi ibilgailuek. Hiru gizonezko dira zaurituak eta hiruek behar izan dute suhiltzaileen laguntza ibilgailutik irteteko; bi Debagoieneko ospitalera eroan dituzte, eta bat Gasteizko Santiago ospitalera.

Ertzainak, udaltzainak, suhiltzaileak eta bi anbulantzia bertaratu dira zaurituak artatzeko; esandako moduan, suhiltzaileen laguntzaz irten dira kamionetan zihoazen bi lagunak eta auto zuriko pertsona.

Suhiltzaileak zaurituetako bat kamionetatik ateratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak