18 urteko bergarar bat espetxeratu dute, indarkeria matxista leporatuta

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko otsailaren 28a

Ertzainen autoa EAEko herri batean. Argazkia: Ertzaintza.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak atzo, astelehena, atxilotu zuen gaztea, emakume baten aurkako sexu-eraso jarraitua leporatuta.

Zehaztu duenez, emakume batek otsailean hiru sexu eraso jasan izana salatu du, epe motzean, Bergarako etxebizitza batean guztiak.

Komisaldegian igaro du gaua gazteak, ikerketarekin jarraitu ahal izateko, eta gaur igaro da Bergarako guardiako epaitegitik. Hala, epaileak eman du bergararra espetxeratzeko agindua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak