Ekinez Musika Elkartekoek gogora ekarri dituzte orain arte iragarritako taldeak: Hell Beer Boys, Skabidean, Tatxers, Doubling Boys, Odolkiak Ordainetan, Rebel Noise, Perlata, Against You, Txakurrak, Sofokaos, Harria eta Letagin –azken talde hau Danbaka musika lehiaketa barruko Danbaka-Ekinez sariari esker egongo da–.
Jaialdiaren nondik norakoak laster iragarriko dituzte
Iaz Agorrosin futbol zelaian bizi izan zen lehen edizioa "izugarrizko arrakasta" izan zela gogoratu dute antolatzaileek: "Egun bakoitzeko 4.500 pertsona batu zituen Bergarako Agorrosin futbol zelaian eta, bi egunez, lurraldeko kultur ekimen esanguratsuena bilakatu zen. Programazioa Euskal Herriko 18 musika taldek osatu zuten eta 4 DJ saio izan zituen. Bestalde, musika programazioaz gain, disko eta arropa azoka izan zuen, eta baita janaria erosteko atseden gunea ere". Iragarri dutenez, datozen asteetan emango dituzte Labegaraietara egokitutako jaialdiko nobedadeen berri.