Xabier Amenabarren agurreko kontzertua izan zen 'Otxoteszena kantuz' ikuskizuna

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ots. 25a, 09:57

Otxote Lur Maitea eta Jatorki Abots Zurian otxoteak eskaini zuten atzo 'Otxoteszena kantuz' ikuskizuna Bergarako Seminarixoa aretoan. Bakoitza bere aldetik eta era bateratuan, hainbat pieza eskaini zituzten. Xabier Amenabarrek egin zituen aurkezpena lanak. Bizitza ia osoa eman du otxoteen bueltan eta erretiroa hartzea unea dela esan zuen. 

"Otxoteen lana balioestea eta hain gurea den modalitatea bizirik mantentzea" izan da, besteak beste, Xabier Amenabar bergararraren helburua urte hauetan guztietan. 80 urterekin erretiroa hartzea erabaki du eta lagunez inguratuta eta kontzertu batekin izan da.

 

Kontzertua hasiera eman aurretik Amenabarrek egin zituen aurkezpen lanak, eta gogora ekarri zuen zer nolako garrantzia izan duten otxoteek eskualdean. "Lagunartea abesbatzako kide izandakoa naiz, Bergarako orfeoian ere ibili nintzen eta gero otxote bat egitea erabaki genuen. Orduan, Deba bailara mailako otxote lehiaketa bat egiten zen eta Bergaratik bi otxote joan ginen. Umore Onak otxoteak irabazi zuen eta gu gazteak –20 urte– azkenengo atera genuen. Baina esperientzia ona izan zen eta gogoan izan dute beti", azaldu zuen.

 

'Otxoteszena kantuz' emanaldia

 

Otxoteszena kantuz emanaldia dotore joan zen. Otxoteak askotariko modalitateetan entzuteko aukera izan zen. Otxote Lur Maitea (zuzendaria: Marian Urkiola) eta Jatorki Abots Zurian (zuzendaria Josean Llorente) aritu ziren bakarka zein batera.  otxoteak aritu ziren bakarka zein batera.

Interpretazioan lagun izan zituzten Mikel Gaztañaga pianista, Arrate Fernandez Mesa akordeoi-jolea, eta Joseba Epalza biolinista.

Solistei dagokienean Alberto Nuñez tenorea eta Nerea eta Ainhoa Arregi sopranoak nabarmendu ziren.

Erlazionatuak

'Otxoteszena kantuz' ikuskizuna Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2023 ots 25 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak