Eguerdi aldera giroa Irala kalean pilatu da, eta bergararrek primeran defendatu dituzte euren mozorroak, denak paperean sartu baitira. Musika eta eguraldi ona izan dituzte lagun eta egun osoan zehar. Jende ezagun asko ikusteko aukera egon da: tartean, Argentina futbol-taldeko jokalariak eta horien jarraitzaileak edota errege-etxeko kideak. Aisialdia ere ez da falta izan eta herritarrek bingoan edota 'Zortearen erruletan' jokatu eta sariak eskuratu dituzte.