Bergarako Aranzadi ikastolako haurrek Euskal Aratusteen kalejira egin dute gaur, egubakoitza. Ituren eta Zubietako joaldunak, Lantzeko txatxoak, Lapurdiko Kaskarotak, Luzaideko bolantak, Uztaritzeko kotilungorriak…, izan dira desfilean, eta mozorro landuak jantzita egin dute ibilbidea. Dantzak egiteko ere aprobetxatu dute hitzordua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.