Musikak eta antzerkiak, biek egin zuten bat atzo gauean Bergaran honezkero klasikoa, eta esperotakoa, den Aratusteetako kontzertuan.
Ikusleek goraino bete zuten Bergarako Udal Pilotalekuan izan zen emanaldiak bi zati izan zituen. Lehenengoan Musika Bandak hiru pieza jo zituen; bigarrenean, hain modan dauden talent show bateko agertoki bihurtu zen frontoia. Izarren gaua izeneko antzezlanean, aktoreek hainbat pieza ezagun abestu zituzten Musika Bandaren, Orkestraren, Aritzeta abesbatzaren eta Debako Kulunka dantza-taldearen laguntzarekin.
Kontzertua, hurrengo eguenean, otsailaren 23an emango da osorik Goiena telebistan 23:00etan hasita.