Dark Red Team taldearen argazki bilduma Aroztegin

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko ots. 17a, 18:27

Aroztegi aretoan dagoen Meazuri izeneko argazki erakusketa.

Meazuri. Argiak eta koloreak. Iraganera bidaia izeneko erakusketa otsailaren 26ra bitartean izango da ikusgai.

Argazkilaritza maite duten Irungo hainbat lagunek 2012an sortutakoa da Dark Red team kultura elkartea. "Argazkilaritzan koska bat gora egin nahi genuelako elkartu ginen. Light painting izeneko modalitatean hasi ginen eta, pixkanaka, argi-tresnak garatu genituen; eta argiztapen teknikak hobetuz benetako irudiak sortzea lortu dugu", diote taldekideek.

Light painting teknika

Ilunpetan argiz marraztean da- tzan argazkigintza-aldaera bat da light painting-a. "Linternak edo bestelako argi-iturriak baliatuta sormen handiko argazki originalak sortzea da helburua. Argazkilaritzako diziplina horretan, tradizionalean ez moduan, ez dugu ukitu digitalik erabiltzen, ezta argazkien manipulaziorik egiten ere".

'Meazuri' bilduma

Argiak eta koloreak erabilita iraganera bidaia bat proposatzen dute Dark Red Teamekoek Aroztegi aretoan dagoen argazki bildumarekin. "Aiako Harriaren inguruetan dagoen Meazuriko meategian ateratakoak dira; meategiaren ustiapen turistikorako argazkiak, hain zuzen ere. Lan hau egitea proposatu zigutenean ez genuen zalantzarik izan, dena zuen eta; hau da, iluntasuna, adrenalina, historia... Proiektu oso berezia izan da guretzat, teknikaren zailtasunez gain erronka gehiago ekarri dizkigulako".

Aurreko egubakoitzean inauguratu zuten eta otsailaren 26ra bitartean izango da ikusgai. Asteartetik egubakoitzera, 18:00etatik 20:30era; zapatuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara; eta domekan, 12:00etatik 14:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak