Bergarako erro kultural historikoak eta bereziki gazteen alorrean ekoizpen kulturalak hartu duen indarrari erantzuteko atera du beka Udalak.
Kultur sorkuntzatzat jotzen da artistaren imajinaziotik eratorritako ondorengo edozein lan: musika, pintura edo eskultura lanak, literatura obrak, antzerki obrak, zine obrak, komiki lanak, soinu konposizioak, ikus-entzunezko konposizioak, konposizio digitalak, dantza koreografiak...
Bost urte baino gutxiago, COVID urteak aintzat hartu gabe
Ibilbide motzeko artisten sorkuntzak sustatu nahi ditu Udalak. Hala, bost urte baino gutxiagoko ibilbidea duten artista edo artista taldeak izan daitezke diru laguntza honen onuradun. Urteen zenbaketaren eraginetarako, COVID-19agatik eragindako urteek –hain zuzen ere, 2020 eta 2021 urteek– ez dute zenbatuko.
Parte hartzeko baldintza zehatzak eta diru laguntza honen nondik norakoak ezagutzeko informazioa udal webgunean dago.
Eskaerak aurkezteko azken eguna martxoaren 15a.