Hainbat jarduera antolatu ditu Gure Artera taldeak Torturaren Aurkako Eguna dela eta

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ots. 11a, 10:45

'Bi arnas' dokumentaleko frame bat.

Otsailaren 14an Bi arnas dokumentalaren emanaldia eta ondoren, solasaldia egingo dute Seminarixoan, 19:00etatik aurrera; Imanol Arzuaga ikus-entzunezkoaren egileak eta Nekane Txapartegik hartuko dute parte. Hilaren 16an, berriz, 19:00etan, Olaso Dorrean, hitzaldia eskainiko dute Iñigo Elkorok eta Joxe Aldasorok.

Otsailaren 13an izango da Torturaren Aurkako Eguna eta horren harira, bi ekimen antolatu ditu Gure Artera taldeak, Itziarren seme-alabak Torturari begira lelopean: alde batetik, Bi arnas dokumentalaren emanaldia egingo dute, hilaren 14an, arratsaldeko zazpietan, Seminarixoan. Ondoren, solasaldia izango da ikus-entzunezkoaren egile Imanol Arzuaga Kima-rekin eta atxiloaldian Guardia Zibilak bortxatu egin zuela salatu zuen eta erbestean 15 urte bizi izan den Nekane Txapartegirekin.

Bestalde, Olaso Dorrea Fundazioarekin batera hitzaldia egingo dute Iñigo Elkorok eta Joxe Aldasorok otsailaren 16an, arratsaldeko zazpietan, Olaso Dorrean bertan. Elkoro Torturaren Aurkako taldeko abokatua izandakoa da eta torturaren erabilpen politikoaren bueltan hitz egingo du; Aldasorok, berriz, lana aurkezteaz gain, gaiaren gaineko iritzia eman eta irakurketa laburra egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak