Inazio Ernabide Goiaga hil da, Loiola batailoiko azken gudaria

Hasier Larrea 2023ko ots. 9a, 16:45

Osintxuarra 106 urterekin hil da Donostian. 36ko gerran Euzko Gudarosteko lehen batailoian borrokatu zuen. 2017an omenaldia jaso zuten berak eta Andres Egañak Bergarako udaletxeko areto nagusian.

Ahotsak atarian azaldu zuenez, Osintxuko eskolan ikasi, delineatzaile titulua atera eta 14 urterekin hasi zen lanean Eibarko Txantoianeko Star pistola lantegian. Geroago Bergaran peoi moduan eta Algodoneran egin zuen lan. Soraluzen torlojugintzan eta kanoi lantegian ibili eta gero, torlojugintza tailerra eratu zuen bazkide batekin. Jubilatu arte jarraitu zuen bere tailerrean.

36ko gerran errepublikano eta abertzaleen aldean borrokatu zuen, Loiola batailoian. Talde hori Euzko Gudarosteko lehen batailoia izan zen; EAJko gazte gipuzkoarrek eratu zuten Gernikan, gerrak eztanda egin ostean. Batallón de Trabajadores-en zigortuta lan egin zuen 1940ko urtarrila arte. 

Bergarako EAJk doluminak adierazi dizkie Ernabideren familia eta lagunei: "Gure bihotzetan betiko. Goian bego!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak