Otsailaren 24rako Feminismoa guztiontzat ikastaroa antolatu dute eta martxoaren 3an, 10ean, 24an eta 31n ere elkartuko dira, 17:30etik 19:30era, UNEDen. Idoia Eizmendi Aldasorok dinamizatuko du eta euskaraz izango da; tailerraren helburua da feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak modu erraz eta ulergarrian lantzea.
Bost jarduera maiatzera arte
Honako beste lau jarduera hauek osatuko dute maiatzera arteko eskaintza: martxoaren 2an (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldiak izeneko liburuaren aurkezpena izango dute; martxoaren 4an, apirilaren 1ean eta maiatzaren 13an Topalekuak emakume migratuentzat izeneko saioak izango dituzte; otsailaren 27an, martxoaren 6an, 13an, 20an, 27an eta apirilaren 3an Emakumeak eta adinkeria. Ez ditzatela zure ametsak ezabatu izeneko ikastaroa izango dute; eta, amaitzeko, martxoaren 24an eta 31n, apirilaren 21ean eta 28an eta maiatzaren 5ean, 12an eta 19an Argazkigintza eta emakumeak. Argazkilaritza dokumentala begirada feministetatik izeneko ikastaroa antolatu dute. Izena eman daiteke udaletxera deituta edo berdintasuna@bergara.eus helbide elektronikora idatzita, saio guztietarako. Doakoak dira saio guztiak.
Oso pozik lehen epealdiarekin
Urritik urtarrilera bitartean zazpi jarduera antolatu zituen Udaleko Berdintasun Sailak. Jardueron balorazio oso ona egiten dute antolatzaileek: "Askotariko formatuetako saioak izan dira, partaideek eta saioetako dinamizatzaile eta hizlariek oso ondo baloratu dituztenak". Hori bai, zazpi jardueretatik bat egin gabe gelditu zen..