2023ko Koldo Eleizalde lehiaketak: lanak aurkezteko azken eguna, apirilak 20

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 6a, 15:43
Iazko sarituen talde argazkia, Seminarixoan.

Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketen 38. edizioan parte hartzeko deialdia zabalik dago apirilaren 20ra arte. Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Argibide gehiagorako, hemen klikatu.

Lau genero-multzotako lanak aurkez litezke: ipuin idatzia eta poesia, komikia, bertsoa, eta kontakizuna eta interpretazioa. Azken horren barruan daude honako hauek: antzerkia, podcasta, ipuin-kontaketa eta txiste edo umorezko pasadizoen kontaketa.

Sari banaketa, ekainaren 3an

Grabazioak (entzunezkoak eta ikus-entzunezkoak) webgune bitartez aurkeztu behar dira. Horretarako, formulario hau bete behar da eta bertan erantsi artxiboak. Testuzko lanak webgunearen bitartez entregatu ahal izango dira edo paperean, udaletxean, Bergararren Arretarako Zerbitzuan (B@Z). Sari-emate ekitaldia Seminarixoan egingo da ekainaren 3an, 12:00etan.

Lehiaketaren oinarriak eta bestelako azalpenak ere webgune berean aurki litezke helbide honetan: https://euskara.bergara.eus/eu/koldo-eleizalde-lehiaketa.

Koldo Eleizalde lehiaketak Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen ditu. 1986. urtean hasi zen eta  2001ean lehiaketari Koldo Eleizalde Lehiaketak izena ematea erabaki zen, euskalari bergarar famatuaren omenez. 
Saritutako lan idatziekin liburua argitaratu eta ikastetxeetan banatu ohi da. Bestalde, webgunean aurki daitezke 2009az geroztiko ikus-entzunezko lanen grabazioak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak