Izaskun Larrañaga bergararrak jasoko du 2023ko Aspegi Saria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ots. 6a, 15:07

Gipuzkoako emakume profesionalen eta enpresarien elkartea da Aspegi, eta helburu du emakumeek lurraldeko enpresa eta lanbide arloan egiten duten lana aitortzea.

Bada, aurten, Izaskun Larrañaga Frias bergararrak jasoko du saria. Lacor-Ibili Taldeko kontseilari delegatua da, eta enpresaburuen saria eskuratuko du. Gainera, antolatzaileek nabarmendu dute hamabost urte baino gehiagoko lan esperientzia duela, eta hala nola estrategia lanak egin dituela merkataritzaren, marketinaren eta salmentaren arloan. "Aldi berean, merkatuak garatu ditu ingurune fisiko eta digitalean".

Otsailaren 23an izango da sari banaketa, eta alboan izango du Leire Etxetxikia ere. Hain justu, DHL Parcel Iberia enpresaren Espainiako eta Portugaleko Eragiketen Zuzendari Nagusia da, eta zuzendaritza eta profesional saria emango diote.

Elkarteak, beraz, gizarteari dei egin nahi izan dio "berdintasunean murgiltzeko", eta Gipuzkoan emakume enpresaburuek, zuzendariek eta profesionalek egindako lana aintzat hartzeko eta balioesteko.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak