Egitarau betea Bergaran ere Aratusteetarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 6a, 11:09
Moja gazteez mozorrotutako kuadrilla, iaz.

Otsailaren 14tik 21era askotariko ekintzak izango dira Bergaran Aratusteak ospatzeko. Torradak eta pellak egiteko ikastaroarekin abiatuko dute egitaraua –izena eman daiteke otsailaren 7ra arte– eta hilaren 21era bitartean sorgin-dantza, musika bandaren eta orfeoiaren Aratusteetako kontzertua eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen azken ikuskizuna izango dira, besteak beste.

Hona hemen egitaraua:

Otsailak 14, martitzena

  • 18:30 TORRADAK ETA PELLAK EGITEKO IKASTAROA Gorka Lobatoren eskutik Gure Ametsa elkartean. Izena emateko epea: otsailak 7 www.bergara.eus helbidean. Gehienez 15 pertsona. Bergaran erroldatuta daudenek lehentasuna izango dute. 

Otsailak 16, eguena

  • 19:00 SORGIN-DANTZA, ohitura zaharrei jarraituz. Bergarako Musika eta Dantza Eskolako dantzari, txistulari eta trikitilariek eskainia. Bergaran tradizionalki egiten zen moduan hartza ere aterako da domadorearekin. Geldialdiak: San Martin plazan, Simon Arrietan eta Iralan.

Otsailak 17, egubakoitza

  • 22:30 Bergarako Musika Banda & Bergarako Orkestra Sinfonikoaren ARATUSTEETAKO KONTZERTUA udal pilotalekuan. Sarrera: 8€. Zuzendaria: Enrike Txurruka. ARATUSTEETAKO KONTZERTURAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA www.seminarixoa.eus helbidean, otsailaren 1ean, asteazkena, 19:00etan hasita eta Seminarixoko txarteldegian (18:00etatik 20:00etara). Gehienera pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira. Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).

Otsailak 18, zapatua

  • 17:00-20:00 KALE-ANIMAZIOA TXIMELETAK txarangarekin.
  • 18:00 Pirritx, Porrotx eta Marimototsen URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI! IKUSKIZUNA udal pilotalekuan. Sarrera: 6€. Sarreren salmenta: urtarrilaren 25ean 19:00etan hasita www.seminarixoa.eus helbidean edo Seminarixoko leihatilan 18:00etatik 20:00etara. Emanaldi egunean: pilotalekuko leihatilan 17:00etan (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).
  • 20:00-22:30 ERROMERIA Basajaun taldearekin San Martin plazan.

Otsailak 19, domeka

  • 18:30 Bergarako ERRALDOI ETA TXISTULARI BANDAREN KALEJIRA. Ibilbidea: Erregetxo plaza, Bidekurutzeta, San Martin plaza, Barrenkale, Domingo Irala, San Martin plaza, Bidekurutzeta, Erregetxo plaza.

Otsailak 21, martitzena

  • 16:30 Musika Eskolako GAZTEEN BANDAREN KALEJIRA. Ibilbidea: Musika Eskola, San Pedro kalea, Mizpirualde egoitza, Artekalea, Arruriaga, Barrenkalea, Irizar kalea, Simon Arrieta, Fraiskozuri plaza, Herrilagunak, Irala kalea, Barrenkalea, San Martin plaza, Musika Eskola.
  • 17:30-20:00 FAMILIENTZAKO ERROMERIA Gauargi taldearekin San Martin plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak