Santa Ageda bezperan Bergarako kaleak kantuz bete dituzte Alaiberri taldekoek. Talde berria, Alaiak abesbatza izan zen hartatik sortutakoa da. Plazan hasi, Bidekurutzeta eta San Pedro kaleak zeharkatu ostean, Mizpirualde egoitzan egin zuten geldialdia. Artekalen, Simon Arrietan, frontoian, Irala kalean eta Barrenkalen ere egin zituzten kantaldiak. Kalean zebilen jendearen atentzioa erakarri zuten haien kantuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.