Gipuzkoako amateur txapelketako lehen fasea jokatzen ari dira gaur Bergarako Labegaraieta kiroldegian. 10:00etan hasi da, gazte eta senior mailako gimnastekin. Arratsaldean, berriz, 16:00etan ekingo diote lehiaketari, eta kadete mailakoen txanda izango da. Emaitza bat edo beste izan, ordea, "ahalik eta lan txukunena" egitera atera dira gimnastak, Ainize Lizarralde Bergarako Ariznoa taldeko entrenatzailearen arabera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.