'Arrainak bihotzean', familia osoarendako lan berria

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko ots. 3a, 18:15

Irene Hernando aktorea antzezlanaren une batean. Argazkia: Mar- mar Teatro

Mar-mar Teatro taldeak eskainiko du bihar, zapatua, Seminarixoan, 18:00etan; sarrerak lau eurotan dira.

Diziplina askotariko hainbat lagunek –aktoreak, zuzendariak, argi eta soinu teknikariak, musikariak, diseinatzaileak, txotxongiloen manipulatzaileak...– osatzen duten taldea da Mar-mar Teatro. "Talde-sorkuntzan sinesten dugu antzerki-ikuskizunak sortzeko oinarri gisa. Horrela ulertzen dugu antzerkia eta horrela bizi dugu", diote taldekoek.

Familiei zuzendutako Tarzan lana eskaintzen ibili dira orain artean eta aurreko asteburuan Berrizen estreinatu zuten Arrainak bihotzean izenekoa taularatuko dute bihar Seminarixoan.

Aktoreak eta txotxongiloak

Taularen gainean izango diren Irene Hernando, Aritza Rodriguez eta Maitane Serrano aktoreek Martaren istorioa kontatuko dute txotxongiloak eta bestelako osagaiak erabilita. "Martak ez daki non bizi diren beldurrak, eta lasai bizi da herri polit batean. Marinela du aita eta portuan zain duen egun gris batean, ekaitz batek uretara botako du eta itsas hondoak behartutako bidaia bat hasiko du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak