Gipuzkoako amateur txapelketako lehen fasea jokatuko da otsailaren 4an Labegaraietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko ots. 2a, 16:26
Ariznoako gimnasta batzuk, 2022ko otsaileko txapelketa baten.

Zapatuan, otsailak 4, amateur mailako Gipuzkoako lehen faseko txapelketa jokatuko da Labegaraietan, goiz eta arratsalde. Goizean, 10:00etan hasita, gazte eta senior mailako gimnastak lehiatuko dira eta arratsaldean, 16:00etan hasita, kadete mailakoak. Lehiaketa 19:00etan amaitzea aurreikusten dute.

Bergarako Ariznoa taldeko entrenatzaile Ainize Lizarraldek dio "ahalik eta lan txukunena" egitera irtengo direla: "Lehen txapelketa dela kontuan izanda,  normalki ez da txapelketa onena izaten, baina epaimahaiari gure lana erakutsi eta hauen emaitzak ikustea oso baliagarria izango zaigu, hobetzen jarraitzeko". Izen propiorik azpimarratzekotan, Alicia Etxaniz eta Itziar Alberdi aipatu ditu Lizarraldek, taldean aritzeaz gain bakarkako lana ere egingo dutelako. "Gimnastak animatzera gerturatu nahi duen oro gonbidatua dago", gaineratu du Lizarraldek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak