Bi kontzertu gaur gauean kartzela zaharrean 'Egubakoitzak berreskuratzen' ekimenaren barruan

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko ots. 3a, 11:07

The Grace Of Dionysus taldea kontzertu batean. (Argazkia: Juan Luis Romatet).

The Riff Truckers eta The Grace Of Dionysus taldeek girotuko dute kartzela zaharra gaur gauean, 22:30etik aurrera. Hilean behin egiten da 'Egubakoitzak berreskuratzen' egitasmoa eta hurrengo hileko kontzertuak martxoaren 3an izango dira.

The Riff Truckers eta The Grace Of Dionysus taldeek kontzertua egingo dute, 22:30ean hasita, kartzela zaharrean, Egubakoitzak berreskuratzen ekimenaren barruan. Sarrerak zortzi euro balio du.

The Riff Truckers 2005ean Gernikan sortutako taldea da eta rock-and-roll, blues eta country estiloak uztartzen ditu. The Grace Of Dionysuseko hirukote zumaiarrak ere hainbat estilo nahasten ditu rock-and-rollarekin.

Hilean behin egiten den egitasmoa da eta egubakoitzetan kultura hitzordu bat proposatzea du helburu. Datorren hileko kontzertuak ere antolatuta daude eta, antolatzaileek adierazi dutenez, martxoaren 3an izango dira; hain zuzen ere, MICE –Miren Narbaizaren bakarkako proiektua– eta Azkoitiko Hartz taldea arituko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak