Herribusaren geltoki berria Bideberrin, Masterrekako bizilagunek eskatuta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urtarrilaren 30a

Herribusaren Bideberriko geltoki berria. Argazkia: Bergarako Udala.

Bergarako Masterreka kalea berritzeko obraren eraginez, Herribusaren ibilbidea moldatu behar izan da. Masterreka inguruko Herribuseko erabiltzaileek hala eskatuta, obrak iraun bitartean Bideberri kaleko zamagunean ahalbidetu da Herribuseko geltokia.

2023ko urtarrilaren 9an hasi Zubieta-Masterreka ardatza berritzeko lanen hirugarren fasea, Masterreka kaleari dagokiona, eta aurreikuspena da sei hilabeteko iraupena izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak