Elkarri deitzen da ikus-entzunezkoa, eta ikusgai dago hemen. Seminarixoan eman dute elkarlanaren berri, Nicolas Sarr Bojanden zuzeneko musika eta Aroa Elortza poemekin egindako muntaia eta guzti. Hala, ekitaldian Ndank Ndank elkarteak bazkide kanpaina jarri du martxan; kolaboratzeko interesa duenak 636 16 30 10 telefonora deitu dezake edo erakundearen webgunera jo.