'Hi Gazte' dinamikaren azken saioa egin dute Donostian

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 27a, 10:24

Bost ikastetxe iritsi dira finalera, eta tartean izan da Bergarako Aranzadi ikastola; halere, ez du saririk eskuratu.

Hi Gazte dinamikaren azken festa egin zuten eguaztenean Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta. 14 eta 16 urte bitarteko gazteen artean euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza, hedapena eta kontsumoa bultzatzea du xede, eta aurten, lurraldeko hamalau ikastetxek eta 1.200 ikasle inguruk hartu dute parte. Finalera, bost eskola iritsi dira, eta tartean izan da Bergarako Aranzadi ikastola ere.

Bergararrekin batera, ordea, finalean izan dira Elgoibarko ikastola, Tolosako Orixe institutua, Andoaingo La Salle Berrozpe eta Azpeitiko Iraurgi ikastola. Izan ere, lau hilabeteko epean, gazteek lau sormen desafio landu behar izan dituzte, eta ikastetxe horietakoen lanak nabarmendu dituzte. Hala ere, bailarara ez da saririk iritsi, Orixe-k irabazi baitu 1.000 euroko sari nagusia.

Dinamikaren garrantzia

Tabakaleran eginiko saioan 320 gaztek hartu zuten parte, eta bertan izan zen Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua ere. "Ikus-entzunezkoen garrantzia bultzatu eta azpimarratu behar dugu, euskararen etorkizuna bermatzeko ahaleginean". Haren hitzetan, belaunaldi gazteenek, pantailak eta sare sozialak darabiltzate batik bat edukiak kontsumitzeko; beraz, funtsezkotzat jo du testuinguru horretan ere euren erreferenteak eta erreferentziak euskaraz izatea. "Tekla egokiak ukitzen ari gara".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak