'Bretxa' musikalaren beste emanaldi bat eskainiko dute Bergaran martxoaren 5ean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko urt. 24a, 15:39

'Bretxa' musikala, Donostiako Victoria Eugeniako estreinaldian. (Argazkia: Mikel Legaristi).

Martxoaren 4ko ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira, eta 5ean beste emanaldi bat eskainiko dutela aurreratu dute antolatzaileek. Bigarren emanaldia martxoaren 5ean, 18:30ean, izango da Udal Pilotalekuan. Sarrerak bihar arratsaldetik aurrera eros daitezke.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko hiru emanaldietan sarrera guztiak agortu ostean, Bergaran taularatuko du Bergarako Antzerki Musikala elkarteak Bretxa musikala martxoaren 4an eta 5ean.

Lehen emanaldia martxoaren 4an, arratsaldeko zortzietan izango da Udal Pilotalekuan, baina sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko. Bigarrena, berriz, martxoaren 5ean izango da, 18:30ean. Saio honetako sarrerak bihar arratsaldeko seiretatik aurrera egongo dira salgai www.seminarixoa.eus webgunean. Tribuna eta gradako lehen ilarako sarrerek 25 euro balio dute; gainontzekoek, 20 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak