Bergarako gaztetxoak hasi dira 'Kantari' saioko entseguak egiten

Uxue Igarza Loiola 2023ko urt. 21a, 16:56

Bergara izango da Kantari saioaren 8.edizioa hartuko duen lehenengo herria; izan ere, pandemiaren ondorioz, azken saioa egin gabe geratu ziren bergararrak. Gaztetxoek gogotsu egin diote gaur hotzari aurre, dantzan eta kantuan.

Irizar Jauregian Kantari karaoke ikuskizunaren entsegu orokorrak egiten ari dira dozenaka eta dozenaka talde. 7 eta 11 urte arteko bergararrak erritmo bikainarekin ari dira kantuan eta dantzan, eta "urduri" daudela onartu arren, pozik ari dira geratzen entseguetan egindako lanarekin.

Aurten, gainera, abesti berriak estreinatuko dituzte. En Tol Sarmiento, Huntza, Nogen, Kai Nakai eta beste zenbait talde eta musikariren doinuak izango dira Seminarixoko oholtzan.

Dantzari eta koreografiei dagokienez, antolatzaileek adierazi dute azpimarragarria izaten ari dela Tik Tok eta bestelako sare sozialen eragina: "Koreografia modernoak ari gara ikusten; nabarmena da ideia asko sareetatik hartu dituztela".

Bergara izango da lehenengoa, baina herriz herri egingo dira emanaldiak; Aretxabaleta izango da hurrengoa.

Bukatzeko, antolatzaileek gogora ekarri nahi izan dute, "ondo pasatzea" dela helburua, eta ez dela irabazlerik ez galtzailerik egongo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak