Datorren astean estreinatuko dute Ndank Ndank elkartearen bideoklipa

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urt. 21a, 11:47

Bideokliparen grabazioko une bat (Argazkia: Ndank Ndank elkartea).

Urtarrilaren 29an aurkeztuko dute Bizipoza elkartearekin egindako bideoklipa, Bergarako Seminarixoan. Zuzeneko musika eta poemekin egindako muntaia bat ere entzungo eta ikusiko dira.

Urtarrilaren 29an Bergarako Seminarixoan egingo den ekitaldi baten aurkeztuko du Ndank Ndank elkarteak Bizipoza elkartearekin egindako bideoklipa. Egun bat lehenago izango da estreinaldia Hernanin, Bizipoza sarea osatzen duten beste hamar bideoklipekin batera.

Bergarako ekitaldian, bideokliparen proiekzioaz gain, Nicolas Sarr Bojanden kontzertu txikia egingo da, bideoklipeko abestiko abeslaritako bat. Horrez gain, Aroa Elortza bergararrak, Ndank Ndank eta Bizipoza elkartearen boluntarioak, Bizipozari buruz sortutako poesiekin egindako muntaia proiektatuko dute.

Ekitaldiarekin batera, elkarteak bazkide kanpaina jarriko du martxan. Elkartearekin kolaboratzeko interesa duenak 636 16 30 10 telefonora deituta edo erakundearen www.ndankndank.org webgunearen bidez egin dezake. Bazkide kuota desberdinak daude –60, 80 edo 100 euro urtean–, eta kide berriek opari berezi bat jasoko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak