Urtarrileko emanaldia egingo du Bandak domeka eguerdian

Xabier Urtzelai 2023ko urt. 20a, 13:30

Bergarako Bandak urtarrileko kontzertua emango du domekan frontoian –12:30ean; sarrera, doan–, eta, Enrike Txurruka zuzendariaren esanetan, "bariatua eta denentzat egokia" izango da, normalean egiten duten moduan.

Bergarako Bandak oraingo domekan eskainiko duen kontzertuak sei pieza izango ditu. Horien artean lehenengoa Enrike Txurrukak idatzitakoa den eta domekan estreinatuko duten Lehen martxa izeneko lana izango da. Eta horrekin batera joko dituzte Ordizia – Eduardo Mokoroaren lana, euskal doinuetan oinarrituriko obertura–, Aquila Chrysaetos – Alex Poelman, arrano beltza irudikatzen duen obra deskriptiboa da–, Arizona –Franco Cesarini, lurralde horren irudi deskriptiboa egiten du–, Brave –Patrick Doyle, animazioko filmaren folk ukituko soinu banda–, eta, azkenik, Hegan –Zetak-en musika elektroniko dantzagarria, bandak sonoritate sinfonikora ekarria–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak