Bergarako EH Bilduren boluntario sarea aurkeztuko dute zapatuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 19a, 12:13

2019ko Udal eta Foru hauteskundeetan EH Bilduk irabazi zuen Bergaran.

Gorka Artola egungo Bergarako alkatea izango da EH Bilduren alkategaia hauteskundeetan; Ainhoa Lete egungo alkateordea, berriz, bigarrena zerrendan.

Foru eta udal hauteskundeak egingo dira maiatzaren 28an, eta Bergarako EH Bildu martxan da, kanpainarako osatu duen boluntarioen sarea aurkeztuko baitu zapatuan, hilaren 21ean, San Martin plazan, 13:30ean.

Sarearen egitekoa kanpainako zereginetan laguntzea izango da eta, beraz, euren ereduarekin bat egin dezaketen herritarrei dei egin diete izena ematera. Horretarako, kanal bat jarri dute eskuragarri.

Ainhoa Lete bigarren hautagai 

Gainera, EH Bildutik jakinarazi dute Ainhoa Lete gaur egungo Bergarako alkateordea izango dela bigarrena alderdiaren zerrendan, Gorka Artola egungo alkatearen alboan.

Hain justu, 2011tik dihardu udal jardunean lanean, eta egun hainbat batzordetako kide ere bada; hala nola, berdintasunaren, sustapen ekonomikoaren eta berrikuntzaren alorretan dabil lanean. Nabarmendu baitu udalgintza herrigintzatik ulertzen duela, "hurbilekoa, konprometitua eta eraginkorra" izango dena. Beraz, "erantzukizunez eta arduraz" onartu du eskaintza: "Bergaran bizi naiz eta ondo bizi nahi dut, nire ingurukoak eta gainerako bergara guztiak bezala. Nire aletxoa jartzen jarraitu nahi dut, ahalegin apala baina irmoa". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak