Gorka eta Pepluk Bergarako kanporaketa irabazi dute, Euskal Herriko Mus Txapelketan

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 17a, 10:16

Gorka eta Peplu, Bergarako kanporaketetako garaileak.

Euskal Herriko Mus Txapelketa jokatzen ari dira. Hamalaugarren aldia da. Hain zuzen ere, urtarrilaren 13an hasi ziren Bergarako kanporaketak, Artatse elkartean, eta hemeretzi bikote lehiatu dira; horietako hiruk lortu dute Gipuzkoako kanporaketarako sailkatzea: Gorka-Peplu, Joseba-Andoni eta Agirre-Ramos.

Gipuzkoako kanporaketetan hiru bikote horiek jokatuko dute, martxoaren 11n, Deban. Eta irabazleak final nagusira pasatuko dira, beste herrialdeetako garaileekin batera: martxoaren 25ean izango da, Zornotzan.

Hauek izango dira final nagusiko sariak:

Lehen bikotearendako: txapela, garaikurra, 3.000 euro eta Karibera bidaia lau lagunentzat; bigarren sailkatuarendako: garaikurra, 1.500 euro eta Karibera bidaia bi lagunentzat, dena barne; hirugarren sailkatuarendako: 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat; eta laugarren sailkatuarendako: 500 euro eta euskara ikasteko urte osorako bi matrikula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak