Landa eremuetan hainbat hobekuntza egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago

Mirari Altube Arrese 2023ko urtarrilaren 12a

Landa-eremuetan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurumena zaintzeko helburuarekin urtero ematen ditu laguntzak Udalak eta 2022. urterako ezarritako programen deialdia argitaratu du. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da urtarrilaren 26a arte eta B@Z Bergararren Arreta Zerbitzuan –aurrez hitzordua eskatuta– edo Internet bidez egin daitezke.

Batetik dago baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinen kanpoaldean jarritako argi-puntuen energia-kontsumoa finantzatzeko dirulaguntza. Laguntza horren helburua da eraikinaren sarrera nagusia argiztatzea, baita bertarako sarbideak ere. Eskaera egiteko lotura hemen.

Bestetik, putzu septikoak garbitzeko laguntza dago. Baserrien saneamendu-instalazioen higienizazioa eta asepsia finantzatzeko dirulaguntza da helburua izanik ingurumena zaintzea. Eskaera egiteko lotura hemen.

Eta hirugarrenik, ur-azpiegitura egiteko edo berritzeko laguntza zehaztu dute landu-guneetan ur hornidura bermatzeko. Baserri-auzoetako gune nagusitik isolatuta dauden eraikinetan, eta udal-sareari lotuta ez daudenean, ur-horniduraren azpiegitura bat sartzeko edo berritzeko lanak finantzatzeko diru-laguntza da. Eskaera egiteko lotura hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak