San Joxepe elkartean karta joko txapelketak jokatuko dituzte

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 12a, 09:31

San Joxepe jubilatu eta pentsiodunen elkarteak urtarrileko bigarren hamabostaldirako hainbat txapelketa antolatu ditu bazkideendako, eta otsailerako, irteera bat.

Karta joko txapelketak jokatuko dituzte elkartean bertan hurrengo asteetan. Urtarrilaren 23an, mus txapelketa egingo dute; 24an, briska; eta 26an, tute txapelketa. Hirurak 16:30ean hasiko dituzte eta gutxienez zortzi bikote elkartu beharko dira jokatu ahal izateko. Izena emateko epea hilaren 20an bukatuko da.

Urtarrilaren 27an, zapatua, banatuko dizkiete sariak irabazleei. Gainera, horiek sailkatuko dira eskualdeko txapelketetarako, eta hor jakingo da zeintzuk izango diren Gipuzkoakora joateko hautagaiak. Agijupens elkarteko zentroen arteko txapelketaren finala ekainean jokatuko da.

Aurretik, abenduan, billar txapelketa jokatu zuten eta honako hauek izan ziren garaileak: Jose Mari Jimenez, Santi Rascon eta Feliciano Davila.

Irteera Nafarroara

Otsailaren 9an, ostera, Pradejon eta Azagra aldera egingo dute irteera. 08:00etan abiatuko dira Bergarako autobus geltoki nagusitik. Pradejonen bisitatuko dute Txanpiñoien Interpretazio Zentroa; uztaren berezitasunak ezagutu eta txanpiñoiak dastatzeko aukera egongo da. Azagra herriko Venecia jatetxean bazkalduko dute gero, 14:30ak aldera.

Irtenaldira joateko interesa duten bazkideek otsailaren 7a baino lehen eman beharko dute izena San Joxepe elkartean; bidaiaren prezioa da 40 euro.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak