Hitzaldian, atzerriko emakumeak lan munduan bizi duten injustiziak azaleratuko dituzte. Gaur egun, emakume askok jatorrizko herrietan ikasketak egin izan arren, ez daude horretan lanean eta ezin dute prestakuntza akademikoa jarraitu. Jarduera honetan esperientziak partekatuko dira, gainera informazioa, aholkularitza eta orientazioa emango dira laguntzeko. Hitzaldia gazteleraz izango da.