'Bretxa' musikala ikustera joateko autobus zerbitzua izango da

Eki Letona Erretolatza 2023ko urt. 10a, 11:12

'Bretxa' musikalaren entseguko une bat.

Asteburuan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian estreinatuko du Bergara Antzerki Musikala elkarteak (BAM!) Bretxa musikala. Eta Bergarako Udalak autobus zerbitzua eskainiko du urtarrilaren 13an, 14an eta 15ean hori ikustera joateko.

Azken sarrerak saltzeko berriro aktibatu dute salmenta eta urtarrilaren 13ko, egubakoitza, 13:00ak arte egongo da gelditzen diren sarrerak erosteko aukera www.seminarixoa.eus helbidean. Udaletik jakinarazi dute sarrerak lehenago agortu arren ez dutela beste autobusik antolatuko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak