Burdinolak "pauso garrantzitsua" eman du Espainiako zilarrezko emakumezkoen liga irabazteko

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urt. 9a, 10:08

Hiru partida jokatu ditu asteburuan, eta hiruetan izan da irabazle, taldekideek aitortu duten arren atzokoa izan zela "zailena".

Espainiako zilarrezko emakumezkoen ligako partidak jokatu ditu asteburu honetan Burdinola taldeak Bergaran, eta jokatutako hiruak irabazi ostean, taldekideek jakinarazi dute "pauso garrantzitsua" eman dutela liga irabazteko.

Irristaketa taldeak bi partida jokatu zituen zapatuan, hilaren 7an, CDE Mamuts eta Dragons el Puig taldeen aurka, eta garaipena eskuratu zuen bietan. Hala ere, azaldu dutenez, atzoko partidua izan zen "zailena", Metropolitan taldearen aurka lehen postua jokoan baitzuen. Berdinduta amaitu zuten partida, baina luzapenean Burdinolak lortu zuen gola sartzea, eta hala, lehen postua eskuratzea.

Hemen dituzue azken partidako irudiak ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak