Bergararrek harrera beroa egin diete Meltxor, Gaspar eta Baltasarri

Txomin Madina Milikua 2023ko urt. 5a, 21:31

Masterrekatik sartu dira Errege Magoak herrian, eta erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte zain zituzten bergararrak irribarretsu agurtuz. Beste herri baterako bidea hartu aurretik, egunotan udaletxeko arkupetan jaso dituzten gutunak ere hartu dituzte.

Gau luzea izango dute gaurkoa Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, baina lanari ekin aurretik Bergarako kaleetan barna ibili dira danbor-jotzaileek, pajeek, soldaduek eta zuzi-eramaileek lagunduta. Masterrekan hasi da Errege Magoen desfilea, eta udaletxera heldu direnean azken egunotan bertako postontzira botatako gutunak jaso ostean, San Martin Agirre plazan batutakoak agurtu dituzte txalo artean.

Bergararrek harrera beroa egin diete, eta horren adibide izan dira txikitxoenen ilusio aurpegiak. Trukean gozokiak banatu dituzte umeen, eta ez hain umeen, zoramenetako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak