Masterreka ibilgailuentzat itxiko dute, urbanizazio-lanek iraun artean

Hasier Larrea 2023ko urt. 7a, 11:40

Hilaren 9an, astelehena, hasiko dira Masterreka kaleko obrak; Multzo Monumentaleko kaleetatik bideratuko da trafiko arina.

Zubieta eta Masterreka kaleak urbanizatzeko lanen hirugarren faseari ekingo diote datorren astelehenean. Lehen esku-hartzeak Masterrekan egingo dituzte eta hurrengoak Bideberriko bidegurutzean, sei hilabeteko epean. Horrenbestez, ibilgailuek bide alternatiboa hartu beharko dute. Espoloia-Bidekurutzeta-San Pedro-Artekalea kaleetatik sartu eta Barrenkalea-Irizar-Kruz Gailastegitik irten beharko dute 18 tonatik beherako ibilgailuek –astunagoek baimen berezia beharko dute–. Ondorioz, Multzo Monumentaleko kale horietako ostalaritzako terrazetan ere eragingo du zirkulazio aldaketak.

Lanek iraun artean, oinezkoek Masterreka kaleko espaloi-alboetatik izango dute pasabidea eta Udala horien joan-etorriak egokitzen joango da. Garajeen sarbideak lanak egiteko eten beharko direnean, aurretik jakinaraziko zaie erabiltzaileei. Kexak eta oharrak udaletxeko Bulego Teknikora bideratu ahalko dira; eta kontratistak bulegoa du Masterreka 16an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak