Eider Elorza bergararra, erkidegoen arteko Espainiako txapelketarako lehian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko urt. 2a, 15:27

Eider Elorza Sanz euskal selekzioko elastikoarekin, artxiboko irudi baten.

17 urteko Eider Elorza eskubaloi jokalari bergararra euskal selekzioarekin lehiatuko da urtarrilaren 3tik 8ra La Nucian (Alacant) jokatuko den erkidegoen arteko Espainiako txapelketan, gazte mailan. Iaz, pandemia dela-eta, Aste Santuan jokatu zen txapelketa eta zilarrezko domina lortu zuen euskal selekzioak, finala Andaluziaren aurka galdu ostean. Bertan izan zen Elorza: "Oso zaila izango da, baina ea iazko marka hobetzerik dugun".

Elorza 12 urterekin hasi zen Bergara eskubaloi taldean jokatzen eta lau urte eman zituen herriko taldean, tartean pandemia ere pasatuta. 2021eko udan Elgoibarko Sanlo klubetik dei bat jaso zuen eta 2021-2022 denboraldia gazte mailako Euskal Ligako taldean jokatzen aritu zen, eta bitartean euskal selekzioarekin ere hartu zuen. 2022-2023 denboraldia ere Sanlon hasi du baina oraingoan Espainiako Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen dihardu, eskuineko hegalean; denboraldi honetan ere euskal selekzioko hautatuetako bat da.

Erkidegoen arteko txapelketa, urtarrilaren 3tik 8ra

Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa Costa Blancan jokatuko da urtarrilaren 3tik 8ra; gazte mailakoek La Nucian jokatuko dute. Ilusioz gainezka eta gogotsu doa Elorza txapelketara: "Iaz zilarrezko domina lortu genuen Andaluziaren aurka finala galdu ostean. Aurten ere asmo berdinarekin joango gara, dominagatik borrokatzera. Ea iazko marka hobetu ahal dugun, nahiz eta oso zaila izan. Taldea gogo askorekin ikusten dugu, eta pertsonalki ere oso pozik eta gustura nago. Beste erronka polit bat da niretzat eta azkenengo urtea izanik, prest nago topera aprobetxatzeko. Ikasten  eta eskubaloiaz gozatzen jarraitze da nahi dudana".

Markel Aperribai bergararra ere euskal selekzioarekin, infantil mailan

Eider Elorzaz gain, badago beste bergarar bat erkidegoen arteko Espainiako txapelketarako lehian. Markel Aperribai infantil mailan ari da lehiatzen.

Markel Aperribai –44. zenbakiarekin, behetik ezkerretik hasita lehena– infantil mailako euskal selekzioarekin. Argazkia: Euskal eskubaloi federazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak