Bizkaiako selekzioa txapeldun, emakumezkoen kadete mailako selekzioen txapelketan

Iñigo Barrena Kortabarria 2022ko abe. 29a, 14:42

Hiruko txapelketa izan da eta denek denen aurka jokatu dute. Bizkaiako selekzioa izan da garaile, bigarren Gipuzkoako selekzioa eta hirugarren tokian gelditu dira Arabarrak.

Goizeko 11:00 hasi dira neurketak eta lehena Gipuzkoako eta Arabako selekzioen artekoa izan da, non garaipena "etxean" gelditu den (2-1). Arabarrak izan dira lehenak markagailuan aurreratzen, baina Gipuzkoarren erantzuna berehalakoa izan da berdinketa lortzeko. Gipuzkoako taldea nagusi izan dira neurketako zati handi batean eta horri esker, bigarrena egitea lortu dute markagailua irauli eta partida irabazteko. Ondoren penaltiak bota dituzte, amaieran hiru selekzioen arteko berdinketan egongo balitz garailea erabakitzeko. Kasu honetan ere Gipuzkoa izan da nagusi.

Bigarrenean Araba eta Bizkaia izan dira nor baino nor gehiago eta nagusitasun osoz irabazi du Bizkaiak (5-0). Neurketaren hasieratik oso erritmo altua jarri dute eta denbora askoan izan dira Arabarren zelaian jokatzen, horren adibide, hogeigarren minuturako (4-0) ari ziren irabazten. Erritmoa jaitsi gabe, beste gol bat egitea lortu dute amaierako emaitza borobiltzeko. Penaltietan ere Bizkaia izan da nagusi.

Azken lehia erabakigarrian Gipuzkoa eta Bizkaiak neurtu dituzten indarrak. Talde bakoitza partida bana irabaztetik zetorren, baita penaltietan ere. Zirrararik ez da falta izan eta banako berdinketarekin amaitu dute partida; dena penaltietan erabaki beharra zegoen. Hamaika metroetan nagusi izan dira Bizkaitarrak eta lehen postua eskuratu dute horri esker; txapeldunordea izan da Gipuzkoa eta hirugarren amaitu du Arabak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak