Bergarako Udalak eta FCC-FEXek hitzarmena sinatu dute 2023rako

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abe. 23a, 10:58

FCC proiektuko kideek elkarte bat sortu zuten torlojugintza arloan aritzen diren enpresen arteko lankidetza-proiektuak garatzeko asmoz. Bergaran kokatzen da proiektua, eta sektorean espezializatutako enpresek osatzen dute. Hitzarmenarekin elkarteak bere proiektua garatzen jarraituko du eta Udalaren 25.000 euroko diru-laguntza jasotzeko epea hamabi hilabetekoa izango da; 2022ko irailetik 2023ko irailaren 30era bitartean.

Bergarako Udalarekin sinatutako hitzarmenean hainbat puntu jasotzen dira. Besteak beste, elkarteak teknologiari, negozioari eta merkatuari buruzko batasunen esparua ikertzeko aztelanak egin edo agintzea; baita sektore publikoarek eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea ere, proiektu globalei ekiteko beharrezkoak izan daitezkeen enpresa-elkarteak bultzatzea, eta proposatutako helburuak hobeto lortzeko beharrezkoak diren lantaldeak eta batzorde sustatzaileak eratzea.

Hainbat ekimen garatzen ari da; hala nola, prestakuntzazko hitzaldi teknikoak, zenbait sektoretan torlojuak dituzten lotuneak erabiltzen dituzten enpresekin harreman eta lankidetza-proiektuak, hotzeko forjakeriari balioa ematea, komunikazio digitala eta ekitaldi, jardunaldi, kongresu eta azoketan parte hartzea.

Proiektuak aurrera egin dezan, Bergarako Udalaren 25.000 euroko diru-laguntza jasotzeko epea hamabi hilabetekoa izango da, 2022ko irailetik 2023ko irailaren 30era.

FCC-FEX 15 enpresek osatzen dute eta euren helburua da sektore horren inguruko erreferentzia-zentro espezializatua gauzatzea; "torlojuek duten aplikagarritasuna eta horien merkatua lantzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak