Abenduaren 26an, musika elektronikoa ekoizteko ikastaroa egingo dute (18:00), eta hilaren 28an egingo dute azken urteotan harrera oso ona izan duen Bergarako Bertso Txapelketa Nagusiko finala. Gai-jartzaile lanetan Txinbo ibiliko da eta bertsotan izango dira Iraitz Artola, Jon Patxi Aiastui, Eñaut Uriarte, Oxan Altuna, Enaitz Zabaleta, Unai Aranzabal, Gari Lopez de Munain, Asier Txie eta Iñigo Arzelus –azken edizioko txapelduna–. Hilaren 29rako auzolana egingo dute, 30ean Gure artera barruan DBQren kontzertua izango da (22:00) eta urteko azken gauean karaokea egingo dute. Urtarrilaren 5ean, azkenik, Errege pre-fest jaia egingo dute.