Carmen Etxeberriaren barazkiak eta frutak saritu dituzte Donostiako San Tomas egunean

Mirari Altube Arrese 2022ko abe. 22a, 09:19

Carmen eta Ezozi Etxeberria ahizpak atzo, Donostian. (Argazkia: Carmen Etxeberria)

Bergarako Etxague Azpikoa baserrian bizi den Carmen Etxeberria Irustak sari bikoitza jaso zuen atzo Donostiako San Tomas egunean. Lehen sariak eskuratu zituen barazki lehiaketan zein fruta lehiaketan eta 350 euro jaso bakoitzagatik.

"Sorpresa handia izan zen eta oso pozik nago; izan ere, postu guztiak zeuden oso ondo apainduta", adierazi du Etxeberriak eta onartu du ahalegin berezia egin zuela dotore jartzen eta etxeko generorik onena eroan zuela.

Carmen Etxeberria saria jasotzen.

Ahizpak ere saria

Barazki lehiaketari dagokionez, bigarren postuan geratu zen Hernaniko Ane Zeberio Zubeltzu, eta hirugarrenean, Soraluzeko Ezozi Etxeberria, Carmenen ahizpa.

Fruta lehiaketan, ostera, bigarren egin zuen Mallabiko Arantza Zubiak; hirugarren saririk ez zuten banatu.

Aurretik ere saritua

Soraluzeko Aritzaga baserrian jaiotako Etxeberria aurretik ere saritua izan da Donostiako San Tomas egunean; 2018an, esaterako, fruta lehiaketako lehen saria eskuratu zuen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak