2.270 euro batu ditu Aranzadik Ametza ikastolarentzat

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abenduaren 21a

Abenduaren 16an saldutako gaztaina-erreei esker, 2.270 euro lortu zituen Bergarako Aranzadi ikastolak Lapurdiko Ametza ikastolarentzat. "Ekintza ederra izan zen, herritar asko mugiarazi zituena. Ametzakoek jaso dute dirua eta pozarren daude; esan digute udaberrian etorriko direla jasotako maitasun guztia eskertzera eta elkar ezagutzera".

Aranzadikoek esker on hitzak izan dituzte ekintzan parte hartu zutenei: "Helburuak bete ditugu, pozik gaude. Ekarpena egin zutenei eta egubakoitzeko giroa berotu zuten herritarrei esker ona adieraztea nahiko genuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak