Izeder eskulan dendak irabazi du Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abenduaren 20a

Izeder eskulan dendako erakusleihoa izan da garailea. Gaur egin dute banaketa.

Epaimahaiak hautatu du erakusleihoa, baina baita herritarrek ere. Beraz, haren saria ere eskuratu du. Bigarren saria, Gorosti lore dendak eskuratu du, eta hirugarrena, Mirari arropa dendak.

Hamar merkataritza establezimenduk hartu dute aurten parte Bergarako Gabonetako erakusleihoen lehiaketan, eta Izeder eskulan dendak irabazi du lehen saria, epaimahaiak hala erabakita. Ziurtagiriaz gain, 350 euroko saria eskuratu du. Baina horrez gain, herritarren saria ere eskuratu du. 313k eman dute botoa, eta 124k hautatu dute.

Hain justu, Ainhoa Lete Bergarako alkateordea eta Sustapen ekonomikorako zinegotzia arduratu da sariak emateaz. Bigarrena, Gorosti lore dendak eskuratu du, eta hirugarrena, Mirari arropa dendak.

Erlazionatuak

Gabonetarako apaindu dituzte Bergarako erakusleihoak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022 abe 20 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak