'Bergarako adindunak erdigunean' proiektua sinatu dute Udalak eta Mariaren Lagundiak

Mikel Zumalde Etxabe 2022ko abe. 20a, 08:58

Bergarako Udala eta Maria Lagundia ikastola akordio batera iritsi dira, Bergarako adindunak erdigunean proiektua gauzatzeko. Herriko adin nagusikoen egoerekin kezkatuta, Bergarako udaletxean sinatu dute Udalak eta Maria Lagundia ikastolak lankidetza hitzarmena.

Hirugarren adineko pertsonen artean dagoen zaurgarritasun eta bakardade egoerekin kezkatuta, proiektua martxan jartzea erabaki dute Bergarako udalak eta Maria Lagundia ikastolak. Proiektuaren bitartez, ikasleek ikastetxean ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute herrian, Bergaran.

Akordio aberasgarria

Alde biak ilusioz eta gogotsu azaldu dira akordioa sinatu bezain pronto. Udalak ikastetxearekin sinatutako hitzarmenaren bitartez gai baten inguruko lanketa egingo da. Lana egiteko 8.180 euroko diru-laguntza emango dio Udalak Mariaren Lagundiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak