'Mozal Legerik ez!' lelopean protesta egin dute Bergaran

Josu Bilbao Atxutegi 2022ko abe. 17a, 09:19

Xaxau konpartsak deitu du elkarretaratzea, "Sanmartinetako zapatuan adostutako orduan txosnak itxi ez izanagatik udaltzainek 'Mozal Legea' baliatuta konpartsako kide batzuei isunak" jarri izana salatzeko.

Egubakoitzean, arratsaldeko 20:00etan, egin zuten protesta San Martin plazan, Bergarako Xaxau konpartsak deialdia egin ostean. "Ezin gara isilik geratu! Bergaran ere Mozal Legeari ezetz esaten diogu; halako egoera gatazkatsuak herrian bideratzeko tresnak badaude, herritarren eta eragileen askatasunak eta eskubideak errespetatuta", azaldu dute.

"Izan Pentekosteetan edo izan sanmartinetan, aurten ere hori egiten saiatu gara, denontzat egitaraua antolatu eta txosnak ahalik eta luzaroen zabalik mantentzen. Horrek espero ez genituen ondorioak ekarri dizkigu. Bide hori irekita, Bergarako eragile sozial eta herritar guztiei ohartarazpena bidaltzen zaie, euren jarduera eta ekimena mugatu eta oztopatu nahian", adierazi dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak