Nafarroako zaporeak, Bergarako sukaldarien eskutik

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko abe. 17a, 15:12

San Antonio auzoan XXIV. Napar Feria egin dute. Bergarako zortzi elkartek parte hartu dute pintxoak prestatzen. Denetarikoak egin dituzte, guztiak Nafarroako produktuekin.

San Antonio auzoan Gabonen atarian ohikoa den Napar Feria egin dute gaur. Nafarroako produktuez gozatzeko aukera egon da, eta gainera, Bergarako zortzi elkartek pintxoak prestatzen lagundu dute. Antolatzaileek jarritako produktuekin egin dituzte pintxoa. Hauek izan dira parte hartzaileak: Madura, Lasai-toki, San Migel-pe, Sagarpe, Artatse, Umore ona, Altzasu eta Gure-Ametsa.

Azoka

Nafarroatik zuzenean ekarritako produktuak erosteko aukera egon da gaur San Antonion: hestekiak, gazta, txokolatea, kontserbak, eztia, gibel-orea... herritarrak gustura hartu dute produktu horiek erosteko aukera.

Umeendako ekintzak

Bergarako txistulari bandak eta Bergarako erraldoi txikiek kalejira egin dute; gaztetxoak gustura ibili dira erraldoi txikian aurrean. Zuzeneko musika ere jarri dute, euskarazko jotak, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak