Euskaraz izango gara leloa mantenduz, aurten ere Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta gizarte osoari orokorrean zuzendu da, eta badago irabazlea: Arantza Aguado andoaindarra.
Orain dela 22 urtetik hona ari da Danobatgroup bere egunerokotasuna euskaraz izateko lanean, eta 2021-2024ko plan estrategikoaren markoan ari da euskara planeko erronkak eta helburuak lantzen. Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta agertoki hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean zein teknologia berrietan, besteak beste.
"Zorionak Arantza, zuretzat produktu ekologikoz betetako otarre eder bat; eskerrik asko beste guztioi parte hartzeagatik", adierazi dute antolatzaileek.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.