Solasaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin gaur arratsaldean, kartzela zaharrean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abe. 16a, 13:11

Asisko Urmeneta 'Amaiur! Libera State' komikiaren solasaldi ilustratuan, Arrasaten. (Argazkia: H.L.)

Amaiur! Libera State da Asisko Urmenetaren azken lana, eta solasaldi ilustratua egingo du gaur, arratsaldeko zazpietan hasita, kartzela zaharrean.

Komikigile iruindarrak gustuko du euskal historiari buruzko sorkuntza-lanak egitea, eta urte berezi batean kaleratu du azken liburu grafikoa; hain zuzen ere, Gaztelako 7.000 gizonez osatutako armadak Nafarroako Erresumaren gotorleku zen Amaiurko gaztelua inbaditu zuenetik bost mende igaro direla.

Lan horretan aztertu ditu konkista-gerra haren kronologia eta okupazioaren makineria, 1512tik 1522ra bitartean, baita inbasioaren aurkako erresistentzia ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak