Aranzadi Ikastolak gaztaina erreak eta elkartasun hostoak salduko ditu Lapurdiko Ametza Ikastolaren alde

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko abe. 14a, 16:28

Azaroaren amaieran, Arizmendi Ikastolak Aretxabaletan jarri zuen postuetako bat. (Argazkia: Mirari Altube)

Duela aste batzuk Arizmendi Ikastolak ekimen berarekin 5.333 euro batu zituen Lapurdiko Ametza Ikastolako berogailua martxan jartzeko. Horri jarraipena eman nahi dio Arantzadik egubakoitzean, bildutako diruarekin berogailuaren tenperatura bi gradu igoz.

Aranzadi ikastolak gaztaina erreak eta elkartasun hostoak salduko ditu  Lapurdiko Ametza Ikastolaren alde, egubakoitzean, hilak 16, arratsaldeko bostetatik zortzietara, frontoian eta Irala kalean.

Salmenta honekin, duela aste batzuk Arizmendi ikastolak martxan jarritako egitasmoari jarraipena eman nahi dio Aranzadik eta badute erronka: batutako diruarekin iparraldeko ikastolako berogailua bi gradu igotzea. Izan ere, ekintza berarekin Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan guztira 5.333 euro bildu zituzten eta jasotako dirua Ametza Ikastolako berogailua jartzeko bideratu zuten.

Auzolan honetarako prestaketa lanetan dago murgilduta Aranzadi. Ikastolatik adierazi dutenez, umeak dagoeneko elkartasun hostoak egiten ari dira eta zaharrak gaztainak pikatu nahiz horiek banatzeko kukurutxoak egiten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak